DURANGO PLATERUENA

Info

Durangoko azokaren inguruan antiolatutako festa askotan parte hartu izan degula aipatu degu dagoeneko. Atso Fun Fun tabernan egondakoak bereziki (Entzun aldizkariak antolatuta) baina Durangoko txoko gehiagotan ere izan gera. Horien artean, berezienetakoa Plateruena kafe antzokia izan da. Orain gogoan dugula, gutxienbez bi alditan izan gara bertan emanaldia eskaintzen eta azpimarratzekoa izan da beti jaso degun tratu ona eta goxoa (argazkirik ez degu, zoritxarrez). Plateruenan aritu izanak asko pozten gaitu, urte askotan euskal kulturaren erreferente garrantzitsua izan delako. Hamazortzi urte dira Berbaro euskaltzale elkartea sortu zela eta bere eskutik Plateruena kafe antzokia. 


Pena askorekin jaso degu aretoak hasieratik eraman duen gestioa alde batera uztearen albistea. Ekonomikoki (egungo egoeran) bideragarria den ala ez alde batera utzita, funtzionatzeko modu hori eredugarria iruditzen zaigu, empresa haundien edo instituzio politizatuen gainetik, herritarren gestioa eta esku hartzea ahalbideratzen duelako. Haserre gaude, bide batez, instituzioek Plateruena lagundu baino, oztopoak besterik jarri ez diotelako. Euskal kulturaren aldeko aldarrikapenekin ahoa betetzen zaien agintariek, praktikan, ez dute behatz bat ere mugitu Plateruenaren eredua ekonomikoki bideragarria izan zedin laguntzeko garaian. Lotsagarria. 

Plateruena sarrera. (Arg:plateruena.eus)

Hemendik besarkada estua eman nahi diegu egitasmo hau urteetan posible egin duten lagun guztiei eta animoak eman, bide horrekin jarraitu dezagun eta herritar mugimenduek, elkarlanean sortutako ereduak bultzatu eta garatu ditzagun.